XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan dezagun, azkenez, perpaus baten atalak komen bidez bereiz daitezkeen arren, azkeneko atalak gainerako guztiak besarkatzen dituenean puntu eta koma ipin daitekeela: Denetarik aurki zitekeen han: liburuak, argazkiak, irudiak, jostailuak; denak bigarren eskukoak.

Eman ditugun adibide hauen arabera ikusten da puntu eta komak, aunitzetan, koma hutsak baino etenaldi handigoa markatzen duela.

Hori dela eta, puntu eta komen artean, indikatiboan doan aditzik aurkitzen bada, puntua ere jar daiteke puntu eta komaren ordez: Denetarik aurki zitekeen han: liburuak, argazkiak, irudiak, jostailuak.

Denak bigarren eskukoak.

2.6.7. Bi puntuak Esaldiaren barnean koma eta puntu eta koma zeinuez gain, bi puntuak ere ager dakizkiguke.

Noiz paratzen ditugu bi puntu hauek? Bi puntuek, gainerako ikurrek egiten dutenaren antzera, etena markatzen digute, baina besteetan gertatzen ez den bezala, esan daiteke bi puntuak seinalatzen ditugun lekuak adierazi nahi duela pentsamendua ez dela oraingoz geratu.

Ikusi denez, ez da horrelakorik gertatzen puntua jartzen dugunean.

Esan dezagun, dena den, ezin ditugula paratu bi puntuen alde batera aditzaren osagarriak eta aditza bera beste aldera.

Ez, aditza eta bere osagarriak ez ditugu berezi behar horrela.

Adibide hauetan ikusten da: gaizki Egunkarietan idazteko behar dira: papera, lapitza eta gogoak.

ongi Egunkarietan idazteko hiru gauza behar dira: papera, lapitza eta gogoak. Egunkarietan idazteko honako hauek behar dira: papera, lapitza eta gogoak.